XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ile mile

Ileak

Ileek, buru-azalean daukate erroa.

Buru-azala, buru-hezurra estaltzen duen larrua da.

Ileek, eguzki erredura eta hotzetik babesten gaituzte.

Ehun urtez

Ile bat, 2 edo 3 urteren buruan erortzen da.

Gizaki batek 70 bat ile galtzen du egunero.

Baina zer da hori, buru gainean 100000 dituzularik!

Ile berria agertzeko, zenbait hilabete pasa behar du.

12 mm luzatzen da hilabetero.

Kalitatea lehenbizi

Ile mota guzi hauek ikus ditzakezu: leunak, izurtuak, kizkurtuak, horailak, gorriak, gaztain-kolorekoak, beltzak...

Zahartzen garelarik, larrua eta ileei kolorea ematen dien pigmentua joaten zaigu.

Horregatik xuritzen dira ileak.